Pribatutasun-politika
Datuak babesteko legeekin bat etorriz, gune honetako Pribatutasun Politikaren funtsezko puntuak berrikusten unetxo bat emateko eskatzen dizugu.
Pribatutasun-politika honen helburua da zer datu biltzen ditugun, zergatik biltzen ditugun eta nola kudeatu ditzakezun jakinaraztea.
Alumni.vicomtech.org (aurrerantzean, ALUMNI) Vicomtech Ikusizko Interakziorako eta Komunikazioetarako Teknologien Zentroak (aurrerantzean, Vicomtech) (www.vicomtech.org) erakundeko langile ohiei ematen dien hedapen eta prestakuntza zerbitzua da, lan-harremana amaitu ondoren harremanetan egoteko.
Alumniko alta eskatzen duzunean erabiltzen ditugun datuak:
Alumni plataforman parte hartzeko eskaera egiten duzunean, emandako informazioa tratatzen dugu, zure profilak plataformaren baldintzak betetzen dituen aztertzeko. Profila egokia bada, datuak Alumni zerbitzuari eskaintzeko erabiliko dira.
Honako datu hauek behar dira:
-
Izen-abizenak
- E-posta
- Curriculum vitaea (CV)
- Linkedinen profila
Zergatik tratatzen ditugun (Datuen erabilera)
Datu horiek eskatu eta aztertzen ditugu, zure profilak Alumnik eskaintzen dituen zerbitzuetan sartzeko baldintzak betetzen dituen egiaztatzeko. Horrela, plataforma osatzen duten profilak aukeratu nahi ditugu, eta horietara bideratuta egongo liratekeen zerbitzuak eskaini.
Profilak Alumniren ezaugarriak betetzen baditu, datu pertsonalak biltegiratu egingo dira, Alumniren zerbitzuak eskaintzeko.
Laburbilduz, datu horiek helburu honekin landu ditugu:
• Profilak Alumniren zerbitzuen hartzaile izateko ezaugarriak betetzen dituen aztertzea.
• Alumni plataformaren zerbitzuak eskaintzea
Onarpena
Berariazko onarpena: zerbitzu hau erabiltzeko baldintza gisa, pribatutasun-politikaren eta erabilera-terminoen berariazko onarpena eskatuko da.
Erabileraren araberako onarpena: zerbitzu hau erabiltzeak pribatutasun-politika hau eta erabilera-terminoak onartzen dituela adierazten du, biak lotuta baitaude eta beharrezkoak baitira zerbitzu honen ikerketa zientifikoaren helburua lortzeko.
Zure informazioa partekatzen dugunean
Ez dugu zure informazioa partekatzen Alumni (edo Vicomtech) enpresatik kanpoko enpresa, erakunde edo gizabanakoekin, honako kasu hauetan izan ezik:
a. Legezko arrazoiak
Vicomtech-etik kanpoko informazio pertsonala partekatuko dugu, baldin eta uste badugu zentzuz beharrezkoa dela datu horiek eskuratzea edo erabiltzea, gordetzea edo ezagutaraztea, honako helburu hauekin:
-
Legean edo araudian aurreikusitako edozein betekizun betetzea, edo legezko prozesu bati edo agintari eskudun baten errekerimendu bati erantzuteko.
- Aplikatzekoak diren zerbitzu-baldintzak betetzea, abusuen balizko arau-hausteak ikertzea barne.
- Iruzurrak edo segurtasun-arazoak edo arazo teknikoak detektatzea, prebenitzea edo beste modu batean konpontzea.
- Alumni, gure erabiltzaileak eta, oro har, publikoa babestea bere eskubide eta ondasunei edo bere segurtasunari eragindako kalteetatik, legeak eskatutako edo baimendutako neurrian.
Alumnik aktiboen fusio, erosketa edo salmenta batean parte hartzen badu, zure informazio pertsonalaren konfidentzialtasuna bermatzen jarraituko dugu, eta informazio hori transferitu aurretik edo beste pribatutasun-politika baten mende geratu aurretik zerbitzuan abisu baten bidez jakinaraziko dugu.
b. Estatistikak argitaratzea
Baliteke publikoki identifikatu ezin den informazio pertsonala partekatzea, gure zerbitzuaren erabilera orokorrari buruzko joerak eta estatistikak erakusteko, komunikabideen nahiz sare sozialen bidez.
Zure informazioaren babesa
Segurtasuna gure zerbitzuetan integratzen dugu, gure erabiltzaileen informazioa babesteko
Alumnik segurtasun-babes sendoak ditu, zure informazioa etengabe babesten dutenak. Horretarako:
-
Deskribatutako xederako behar diren datu pertsonalak minimizatzea
- Datuak biltzeko, biltegiratzeko, tratatzeko eta suntsitzeko gure praktikak berrikusten ditugu (segurtasun-neurri fisikoak barne), gure sistemetara baimenik gabe sartzea saihesteko.
- Informazio pertsonalerako sarbidea mugatzen dugu, Vicomtech-eko langileek eta agenteek soilik izan dezaten informazio hori prozesatzeko.
Zure informazioa gordetzea
Zure datuak zerbitzua amaitu eta 3 urteko epean gordeko dira, eta, ondoren, suntsitu egingo dira.
Betetzea eta agintaritza arautzaileekiko lankidetza.
Pribatutasun-politika hori aldizka berrikusten dugu, eta informazioa haren arabera tratatzen dugula ziurtatzen dugu.
Datu-transferentziak
Gure zerbitzariak EBren barruan daude.
Beharrizan operatiboengatik edo zerbitzuaren kalitate-maila ziurtatzeko beharrezkoa bada azpiegitura jakin bat izatea erabiltzaileen pribatutasunarekiko babes txikiagoa duten beste leku batzuetan, politika honetan deskribatzen diren babes-neurri berak ezarriko ditugu.
Politika hau aplikatzen denean
Pribatutasun-politika hau Alumnik emandako zerbitzu guztiei aplikatzen zaie.